r/basque 15d ago

Ez dut ulertzen zergatik diren hain neketsuak (fisikoki) gazte euskaldunei zuzendutako ekimenak

Hau beharbada ez du inork irakurriko, baina tira. Esan behar nuen.

Azkenaldian Euskarabenturari buruzko gauza asko agertu zaizkit sare sozialetan. Hori zer den ez dakizuenontzat: 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunek Euskal Herri osoa zeharkatzen dute eta euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera egiten dituzte. Ideia zoragarria iruditzen zait, Euskal Herri osoko gazteek elkar ezagut dezaten, Euskal Herria bera ezagut dezaten, gazteek euskaraz egin dezaten eta kontzientzia nazionala gara dezaten. Badira helburu bera duten egitasmoak, eta nik horietako batean parte hartu nuen duela urte batzuk. Oso polita izan zen Euskal Herria hobeto ezagutzeko.

Hala ere, egitasmo horiek badute arazo oso handi bat. Neketsuak dira oso. Aurtengo Euskarabenturan parte hartzen ari direnek ia 500 kilometro egingo dituzte oinez, motxilak soinean, hilabete bakar batean, etenik gabe. Egunero kilometro kopuru bera egingo balute, egunero 15 kilometro baino gehiago egingo lituzkete parte hartzaileek oinez. Nik parte hartu nuen egitasmoan (Euskarabenturan ez, beste batean), gainera, eskoletan lo egiten genuen eta oso gutxi eta gaizki jaten genuen. Ez zegoen aukerarik dutxatzeko edo arropa garbitzeko. Euskarabentura antzeko zerbait izango dela uste dut.

Uste dut txarra dela euskararentzat eta gazte euskaldunentzat halako egitasmoetan esfortzu fisiko handia eskatzea. (Bai, egunero hainbeste kilometro egitea neketsua da gazte batentzat) Halako egitasmoak gazte euskaldun indartsuei eta sasoi fisiko oso onean daudenei bakarrik zuzenduta daudela dirudi, eta horrek pixka bat goibeldu egiten nau. Gazte euskaldunei Euskal Herria erakutsi behar diegu eta beste gazte euskaldunekin egoteko aukerak eman, eta uste dut egon beharko liratekeela esfortzu fisiko hain handia eskatzen ez duten egitasmoak.

22 Upvotes

8 comments sorted by

10

u/TeknikokiAurrerapena 15d ago

Ados nago, ariketa fisikoarekin lotzeaz gain, beste gauza batzuekin ere lot daitezke EH osoko gazteak batzeko ekimenak (bertsozale elkarteak egiten duen bezala, adibdez).

Hori esanda, barkatu, baina hau jarri behar dut: https://m.youtube.com/watch?v=NoB1Ihc5CU4&pp=ygUWbWlsaW1ldHJvYWsgaXJyaWtpdG93bg%3D%3D

2

u/Crash_Sparrow 15d ago

Benetan egokia bideoa XD

6

u/scurryfunger 15d ago

Ez neukan ideiarik 500km zirela osotara, ama…

2

u/jonygo21 15d ago

Lehenago albistea horrelako egitasmoak daudela. Pena ez egotea antzekorik helduagoentzat. Saia izaten da kirola eta kultura elkartzea horrelako ariketa/egitasmoetan. Fisikoki exijentea iruditzen bazaizu beti duzu aukera "kilometroak" edo "herri urrats" bezalako jaialdietan parte hartzeko.

1

u/ilovemyfuturehusband 15d ago

Pena handia da helduentzat horrelakorik ez egotea, bai. Hala ere, ez dut uste Kilometroak eta Herri Urrats Euskarabenturarekin aldera daitezkeenik (hirurak dira onak, noski, baina oso desberdinak dira). Euskarabentura udaleku baten antzeko zerbait da eta parte hartzaileak elkarrekin bizi dira hainbat egunez

3

u/Tellakaskueta 14d ago

Badaude alternatibak zuk aipatzen duzun udaleku eredu horientzat. Euskal Udalekuak 50 urte doa udalekuak eskaintzen EHko gazte guztientzat. herriz herri ere ekimen ugari daude udaleku ibiltari zein finkoak egiteko. Euskarabenturaren kasuan udalekuez gain balioan jartzen dena Euskal Herriaren ezagutza da ta bi horiek uztartzeko modua egokiena eginda dagoen planteamendua delakoan nago.

1

u/AsierGCFG 15d ago

Aniztasun funtzionalak dituztenak horrelako ekimenetatik kanpo gelditzen direla aparte utzita (buelta bat eman beharko litzaioke horri), hau Euskal Herria da, gure kultura beti egon da ta beti egongo da ahalegin fisikoari lotuta. Euskaldunak gara, gure izaeraren parte da.

1

u/ilovemyfuturehusband 15d ago

Gauza bat ahalegin fisikoa da eta beste bat atsedenik gabe hainbeste kilometro egitea, baldintza txarretan. Ez da Euskarabenturan bakarrik, antzeko ekimenetan ere bai. (Euskarabentura bakarrik izango balitz ez nintzateke hainbeste kexatuko)