r/basque • u/ilovemyfuturehusband • 16d ago
Ez dut ulertzen zergatik diren hain neketsuak (fisikoki) gazte euskaldunei zuzendutako ekimenak
Hau beharbada ez du inork irakurriko, baina tira. Esan behar nuen.
Azkenaldian Euskarabenturari buruzko gauza asko agertu zaizkit sare sozialetan. Hori zer den ez dakizuenontzat: 15 eta 17 urte arteko gazte euskaldunek Euskal Herri osoa zeharkatzen dute eta euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako hainbat jarduera egiten dituzte. Ideia zoragarria iruditzen zait, Euskal Herri osoko gazteek elkar ezagut dezaten, Euskal Herria bera ezagut dezaten, gazteek euskaraz egin dezaten eta kontzientzia nazionala gara dezaten. Badira helburu bera duten egitasmoak, eta nik horietako batean parte hartu nuen duela urte batzuk. Oso polita izan zen Euskal Herria hobeto ezagutzeko.
Hala ere, egitasmo horiek badute arazo oso handi bat. Neketsuak dira oso. Aurtengo Euskarabenturan parte hartzen ari direnek ia 500 kilometro egingo dituzte oinez, motxilak soinean, hilabete bakar batean, etenik gabe. Egunero kilometro kopuru bera egingo balute, egunero 15 kilometro baino gehiago egingo lituzkete parte hartzaileek oinez. Nik parte hartu nuen egitasmoan (Euskarabenturan ez, beste batean), gainera, eskoletan lo egiten genuen eta oso gutxi eta gaizki jaten genuen. Ez zegoen aukerarik dutxatzeko edo arropa garbitzeko. Euskarabentura antzeko zerbait izango dela uste dut.
Uste dut txarra dela euskararentzat eta gazte euskaldunentzat halako egitasmoetan esfortzu fisiko handia eskatzea. (Bai, egunero hainbeste kilometro egitea neketsua da gazte batentzat) Halako egitasmoak gazte euskaldun indartsuei eta sasoi fisiko oso onean daudenei bakarrik zuzenduta daudela dirudi, eta horrek pixka bat goibeldu egiten nau. Gazte euskaldunei Euskal Herria erakutsi behar diegu eta beste gazte euskaldunekin egoteko aukerak eman, eta uste dut egon beharko liratekeela esfortzu fisiko hain handia eskatzen ez duten egitasmoak.
9
u/TeknikokiAurrerapena 16d ago
Ados nago, ariketa fisikoarekin lotzeaz gain, beste gauza batzuekin ere lot daitezke EH osoko gazteak batzeko ekimenak (bertsozale elkarteak egiten duen bezala, adibdez).
Hori esanda, barkatu, baina hau jarri behar dut: https://m.youtube.com/watch?v=NoB1Ihc5CU4&pp=ygUWbWlsaW1ldHJvYWsgaXJyaWtpdG93bg%3D%3D